Nor gara

Talde bat osatu dugu blog hau egiteko, diziplina anitzeko talde bat gara, hona hemen partaideak:
  • Iñaki Arantzabal informatikaria
  • Karmele Etxabe euskal filologoa; hizkuntza gaietako arduraduna
  • Alaitz Intsausti erizaina: estilo eta marrazkien arduraduna
  • Gene Sala informatikaria: iparraldeko ikuspuntuaren arduraduna
  • Jon Parro diseinatzaile grafikoa
  • Nagore Lasa aparejadorea: eduki proposatzailea

Iñaki naiz, euskaldun zaharra izan arren nire ikasketa guztiak gaztelaniaz egin ditut. Lanean hasteko nire herriko euskara baino ez nuen, eta ez guztiz osatua.

Euskara ahul zegoen Euskal Herrian, eta nire euskara ere ahula zen. Euskara teknikari bat ezagutzeko zortea izan nuen, Haren laguntzaz EGA atera nuen, eta nire euskara hobetzeko beharraz jabetu nintzen. Berak egindako zuzenketak jasotzen hasi nintzen, beste euskaldunentzat baliagarriak izango zirelakoan aurrera begira.

Informatikaria izanik blog bat egitea pentsatu genuen, eta ingurukoen laguntzarekin abiatu ginen.


Karmele naiz. Filologoa ikasketaz eta afizioz. Nire bizitza profesionala hizkuntzara bideratuko nuela erabaki nuen aspaldi eta ia beti lan egin izan dut euskararekin lotutako kontuetan: itzultzaile, zuzentzaile, euskaltegiko irakasle, normalkuntza teknikari...

Lagun batek Xuxen deitzen dit eta akatsak entzuteko deformazio hori blog honi jaten emateko baliatuko dugu. Nire akatsak beste bakarren batek entzun eta zuzenduko ahal ditu!.






Alaitz Intsausti erizaina da, diseinurako eta marrazkigintzarako berezko doaiak ditu. Bera da blogaren estilo arduraduna.











Blog honetan topatuko dituzun edukiak hegoaldeko ikuspuntua eta ikutua dute. Iparraldeko lagun bat gehitu dugu taldean hori sahiesteko. Zuen laguntza onartuko genuke iparraldeko berezitasunak gehitzeko.

No comments:

Post a Comment